Azken laurdeneko erreakzioa ez zen nahikoa izan

Azken laurdeneko erreakzioa ez zen nahikoa izan Elorri Aldaparentzat lehen faseko azken partidan garaipena lortzeko

Larunbatean bigarren faseko lehen hitzordua izango dute Donostian 16:00etan Bosteko Irauliren aurka

Elorri Aldapak porrotarekin agurtu du denboraldiko lehen fasea. Alegiarrek Goierri Modelos Ezguba multzoko liderraren aurka jokatu zuten urtarrilaren 28an eta 58 eta 61 galdu zuten. Partidan ondo sartu ziren Elorri Aldapakoa eta lehen laurdena 17 eta 16 amaitu zuten aurretik. Hurrengo bietan aurkariak multzoko liderra zergatik den erakutsi zuen. Atsdenaldi luzera 24 eta 31 iritsi ziren eta hirugarren laurdena 33 eta 48 amaitu zen. Azken hamar minutuetan etxekoen erreakzioa etorri zen eta markagailuan asko hurbiltzea lortu arren, ez zen nahikoa izan eta 58 eta 61 amaitu zen partida.

Lehen fasea amaituta, Elorri Aldapa seigarren postuan geratu da 19 punturekin. Orain mailari eusteko  ligaxka jokatuko dute beste zazpi talderekin batera: AZ Casa de La Rioja, Hernani, Easo Basket, Zast Zarautz, Bosteko Irauli, Eibar Saskibaloia eta Easo Capricho izango dira alegiarrekin batera ariko direnak. Bigarren fase honi begira, multzo bereko taldeek lehen fasean elkarren arteko partidetan izandako emaitzak kontuan hartuko dira. Horrenbestean, Elorri Aldapak sailkapeneko lehen postuan ekingo dio bigarren fase horri, hamar punturekin.

Lehen jardunaldia otsailaren 11n, larunbatean, jokatuko Bosteko Irauli taldearen aurka 16:00etan Donostian. Bosteko Irauli hirugarren dago sailkapenean alegiarren puntu kopuru berarekin.

Hiruko jokoa

Gogoan izan, etxean jokatzen dituen partidetan, Elorri Aldapak jolas bat antolatzen duela atsedenaldian. Ikusleek izena eman dezakete eta hiruko bat botatzeko zozketan sartzen dira. Zozketan egokitzen den pertsonak jaurtiketa sartzen badu, Isastegi sagardotegiko produktu sorta eta pilatutako zakua irabazten ditu. Sartzen ez badu, Isastegiko sagardotegiko produktu sorta. Beraz, taldetik zaleak partida ikustera eta jokoan parte hartzera animatu nahi dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>