Kluba eta historia
Hasiera gogorra baina ilusioz betea
Patxi Rojok betidanik izandako saskibaloiarekiko zaletasuna izan zen jokatu nahi zuten hainbat Alegitar gazteren txinpartak erretzen amaitu zuen gasolina.
Azken hamarkadatan, saskibaloia hondar-kirol izatetik afizio handiko kirola izatera igaro zen, herri handiagoetako klubek hainbeste gazteren jokatzeko gogoa hornitzeko nahikoa ez ziren egoerara iritsteraino. Behar horretatik eta Patxi bera, zein Joseba Karrera bezalako hainbat pertsonen ilusiotik sortu zen elorri-aldapa proiektua, gerora gotorlekutzat hartuko zen kiroldegiaren kokapenaren izena hartuz.
Behin oinarriak finkatuta, lehen urratsak ematen hasi ziren. Lehenengo gauza jokatzeko gogoa zuten alelegiko gazteak erakartzea izan zen. Kartelak jarri ziren herrian zehar eta udalak ere argitaratu zuen bere web horrian. Honek bere fruitua eman zuen eta proiektuari forma emango zion jokalari taldea bildu zen; Joseba Lasa, Jon Azpeitia, Xumai Aizpuru, Lander Karrera, Eñaut Zabala, Asier Rojo, Iñaki Karrera, Erik Lekuona, Aitor Agirre, Igor Agirre, Mikel Irazusta eta Jon Irazusta.
Behin burokrazia guztia kudeatuta eta proiektua ekonomikoki posible egingo zuten babesleak lortuta, ametsa egoi bihurtu zela esan zitekeen. Elorri Aldapak bere ibilbidea 2019-2020 denboraldian hasiko zuen gipuzkoako hirugarren erregional mailan.
Hasierak ez dira errazak izaten baina emaitza txarrek ez zuten taldearen ilusioa gutxitu. Garaipen balantze negatiboa izan arren, denboraldian zehar hobekuntza nabarmena izan zen. Zetorren denboraldian jokoan jauzi bat emateko ilusioarekin amaitu zen urtea, pandemia ezezagun batek dena geldituko zuela jakin gabe.

Lehen partiduaren beroketan aurkeztu zitzaion taldea herriari.
Txikitasunean handi
Covid-a zela eta izandako etenaren ostean eta Jon Azpeitiaren galera nabarmena izan arren, taldeak inoiz baino gogo gehiagorekin berrekin zion bideari. Maila altuagoan esperientzia zuten bi jokalarirekin indartu zen, Julen Zabala eta Joseba Zubeldia. Hauen laguntzak eta lan gogorrak bere fruitua eman zuen taldea hirugarren urtean (bigarren denboraldia), sailkapeneko lehen postuetara bultzatuz. Final laukoetan igoeragatik borrokatzeko postua lortzera irisita. Nahiz eta laugarren postuan amaitu lehiaketa sistemaren aldaketa baten ondorioz igoera lotu zuen azkenean.
Final laukoetan aipagarria izan zen zaleen babesa, Arrasatenera joateko autobus bat bete bait zuten, mutilak animatzeko.
Denboraldi arrakastatsua amaitu ostean, agur esan zitzaien Mikel Irazusta eta Erik Lekuonari, talde dinamika utzi baitzuten.

Lauko finalean animatzera bidaiatu zuten zaleak.
Etorkizunari begira
Hau guztia esanda, nabari da taldea indartsu eta gogoz dagoela 2. Mailan emaitza onak lortzeaz gain saskibaloiaz gozatzen jarraitzeko. Aurtengo denboraldian taldekide berriak gehitu zaizkigu gainera, Oier Diaz eta Juanpe Esnaola. Orain Mikel Garaikoetxearen zuzendaritzapean Ilusioz beterik eta lanean jarraitzeko prest dago Elorri aldapa! 1,2,3 ELORRI!!