Elorri Aldapak ez du finalerako txartela lortu baina mailaz igotzeko aukera izango du larunbatean
Mondragon Unibertsitatea B taldearen aurka hirugarren postua izango dute jokoan 18:00etan Arrasaten
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak lehen faseko azken partida jokatuko du larunbatean 17:00etan Elorrin. Goierri Modelos Ezguba multzoko liderra izango dute aurkari etxean alegiarrek eta zenbakiek ia guztia esaten dute. Goierritarrek hamabi garaipen eta porrot bat pilatu dituzte lehen fase honetan eta lehen itzuliko partidan ere 84 eta 50 irabazi zuten. Azken jardunaldi honetan gertatzen denak zehaztuko du bigarren fasean zein multzotan ariko den Elorri Aldapa.
Larunbatean AZ Casa de la Rioja taldearen aurkako liga partida izan zuten eta 69 eta 60 galdu zuten. Lehen laurdenean zazpi puntuko aldea zabaldu zuten donostiarrek eta atsedenaldi luzera 44 eta 35 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean Elorri Aldapak erreakzionatu egin zuen eta 56 eta 51 hurbildu baziren ere, azken hamar minutuetan ezin izan zuten aurkaria gainditu eta azkenerako bederatzi puntuko aldeaz galdu zuten.
Azken jardunaldiaren atarian seigarren postuan daude 18 punturekin. Baja askorekin iritsi zen Elorri Aldapa larunbateko partidara. Kantxan izan ziren jokalariek ahalegin handia egin zuten baina ez zen nahikoa izan sasoi puntu bikainean den talde bati irabazteko. Izan ere, talde donostiarra izan da liderrari irabaztea lortu duen bakarra.
Zaleei eskerrak
Elorri Aldapak autobuskada zale eraman zuen larunbatean Arrasatera. Etengabe animatzen aritu ziren eta bai larunbatean Arrasatera joan zirenei eta baita urte osoan zehar taldea babestu dutenei ere, eskerrak eman nahi dizkie taldeak. Larunbatean Arrasaten azken urrats hori ematen laguntzeko babesa ere eskertuko dutela adierazi dute.