Denboraldiko bigarren garaipena Hernanin

Denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Elorri Aldapak Hernanin 34 eta 51 irabazita

Hasiera bikainari jarraipena eman nahiko dio taldeak larunbatean 17:00etan Elorrin DKSren aurkako partidan

Maila berrirako egokitzapen bikaina ari da izaten Elorri Aldapa saskibaloi taldea. Bigarren mailan jokatu dituen bi partidak irabazi dituzte eta bi neurketetan maila bikaina emanez gainera. Ligako bigarren jardunaldiko partida jokatu zuten larunbatean Hernanin eta 34 eta 51 irabazi zuten. Defentsan oinarrituriko intentsitate handiko partida izan zen. Alegiarrek zaintza lan oso sendoa egin zuten talde osoaren lan handiarekin eta erasoan pazientzia izanez, markagailuan tartetxoa zabaltzen joan ziren, atsedenaldira 16 eta 22 iritsiz.

Hirugarren laurdenean 8 eta 15eko partziala egin zuten eta azkenerako 34 eta 51 irabazi zuten. Lehen jardunaldikoarekin alderatuta oso ezberdina izan zen partida baina Elorri Aldapak egoera horretara ere egokitzen asmatu zuen eta denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten. Taldetik eskerrak eman nahi zaizkie larunbatean Hernanira Elorri Aldapa animatzera joan ziren zaleei.

Hurrengo partida larunbatean, urriak 1, jokatuko dute Elorrin 17:00etatik aurrera DKS taldearen aurka. Hauek lehen partida galdu egin zuten baina asteburuan garaipena lortuta iritsiko dira Alegiara. Taldetik dei egiten zaie zaleei larunbateko partidara taldea animatzera hurbildu daitezen.

Txikitasunean Handi

Larunbateko partida hori aukera ona izan liteke taldeko bazkide egiteko. Urtean 10 euroren truke taldeari laguntzeko eta egingo diren zozketetan parte hartzeko aukera izango du bazkide egiten denak. Etxeko partidetakoa da bazkide egiteko aukeretako bat. Bestea berriz, taldeko kideren batekin harremanetan jartzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>