Goi mailako jokoa eta beroa protagonistak 3×3 saskibaloi txapelketan

Goi mailako jokoa eta beroa protagonistak 3×3 saskibaloi txapelketan

Antolakuntzak herritarren parte hartze handiagoa bota du faltan eta hori sustatzen ahaleginduko dira aurrerantzean

Elorri Aldapa taldeak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatu zen iragan larunbatean Alegiako jaien egitarauaren baitan. Txapelketak bi protagonista nagusi izan zituen. Batetik, goi mailako jokoa eta bestetik bero handia. Arratsaldean zehar partida ezberdinak jokatu ziren eta azkenerako ‘Gorka utzi txirrindularitza’ eta ‘Txester’ taldeak iritsi ziren finalera. Finalean ‘Gorka utzi txirrindularitza’ taldea nagusitu zen eta horrenbestean, beraientzat izan zen lehen saria. Herriko taldeei dagokienean, Iñaki Carrerak, Eneko Ontsalok, Asier Rojok eta Alejandro Roblesek osaturiko ‘Patxithinaikos’ taldea geratu zen lehen postuan eta Xabier Yugerosek, Xumai Aizpuruk, Arkaitz Gonzalezek eta Lander Karrerak osaturiko ‘Splash brothers’ bigarren.

Antolakuntzatik eskerrak eman nahi zaizkie txapelketan parte hartu duten jokalari guztei eta baita modu batera edo bestera txapelketa antolatzen eta egunean bertan guztia ondo ateratzeko lanean aritu diren etxe babesle eta bolondres guztiei ere.

Hori bai, zerbait faltan bota baldin badute, herritarren parte hartzea izan da. Talde oso gutxi animatu dira herri mailan eta datozen ekitaldiei begira jende gehiagok parte hartzea gustatuko litzaieke Elorri Aldapakoei.

Hiruko jokoa

Gogoan izan, etxean jokatzen dituen partidetan, Elorri Aldapak jolas bat antolatzen duela atsedenaldian. Ikusleek izena eman dezakete eta hiruko bat botatzeko zozketan sartzen dira. Zozketan egokitzen den pertsonak jaurtiketa sartzen badu, Isastegi sagardotegiko produktu sorta eta pilatutako zakua irabazten ditu. Sartzen ez badu, Isastegiko sagardotegiko produktu sorta. Beraz, taldetik zaleak partida ikustera eta jokoan parte hartzera animatu nahi dira.

One comment on “Goi mailako jokoa eta beroa protagonistak 3×3 saskibaloi txapelketan”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>