
Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek 51 eta 46 galdu zuen larunbatean Duplostock Oiarsolezoren aurka. Bigarren jardunaldiko neurketa zen eta alegiarrei, irabazi beharreko partida bat galdu izanaren sentsazioa geratu zitzaien.
Partidaren hiru laurdenetan aurretik izan ziren Elorri Aldapa ZTB Garbiketakekoak. Lehen hamar minutuak 8 eta 12 amaitu ziren, atsedenaldi luzera 20 eta 21 iritsi ziren eta hirugarren laurdena 34 eta 35 amaitu zen. Azken hamar minutuetan ordea, aurkariak min eman zion talde alegiarrari eta egiari zor, gauza gehiegi egin gabe lortu zuen partida irabaztea. Elorri Aldapa ZTB Garbiketakekok jokalariek ez zuten partida osoan talde modura jokatzen asamatu eta hori izan zen, neurri batean, partida galtzeko arrazoietako bat.
Talde lan hori minutu gehiagotan egitea izango da datozen partidetako erronka eta asteburuan atseden hartu ostean, hirugarren jardunaldiko partida urriaren 17an jokatuko dute Donostian. 16:00etatik aurrera AZ Casa La Riojaren aurka ariko dira.